
Sifolito eredua kirol-errendimendurako diziplinarteko eskuartzea da, interbentzio eredu berritzaile baten ekarpena egiten duena eta entrenamendu eta lehiaketako prozesuaren kalitatea bermatzen duen prozesua dugu.
Eredu honek barneratzen dituen hiru alor nagusiak honakoak dira: egoera fisikoa, laguntza biomedikoa eta baliabide psikologikoa, hiru arloak kirol-teknikarekin elkarlotuz kirolariaren oldartze hobereneko plana gauzatzea posible eginez.
Eredu honen azken helburua kirol errendimenduarekin zerikusia duten errekurtsoen hobekuntza da, baliabide psikologikoak etengabe jorratzean datza haiek era hoberenean erabiltzeko.
Etorkizuneko kirolarien orientazio zerbitzu batean datza, bertan kirol errendimenduarekin erlazionaturiko ebaluapen eta baliabide psikosozialen garapen ekintzak behatzen dira. Etorkizuneko kirolarientzako orientazio psikologiko programa martxan jartzeak gerrendimendu biderako aurrerakuntza suposatzen du.
Proposamen honen alderdi adierazgarria hazkuntza eta garapenarekiko konpromisoa da, adin berezi honetan baloreak eta gaztearen izaera garatzen doaz.
Ekintza honek onurak ekarriko ditu kirol entrenamenduaren kalitatean eta besteekiko erlazioen hobekuntzan.
Teknologia berrien eta sarearen bitartez, errendimendu handiko kirolariekin azken urteotan SIFOLITO ereduaren bitartez izandako eskuhartzetik eratorritako Errendimendu Hobereneko Eredu Osoko Banakakoa (E.O.E.O.B.) praktikan jartzean datza zerbitzu hau.
Diziplinarteko eskuartzea dugu eredu hau, bertan kirol errendimenduko alderdi guztiak barneratzen direlarik, prestakuntza psikologikoa, egoera fisikoaren hobekuntza, teknika-taktikaren prestakuntza, eta arlo bakoitzeko eragile nagusien arteko elkarrenganako erlazioa, eragile nagusien jokabideen moldeaketaren bitartez.
Helburu nagusia prestakuntza integral honetan ematen diren sinergiak geroz eta eraginkorragoak izatea, eraginkorra koste gutxiko efikazia bezala ulertuaz.
Kirol-elkarteei haietako bakoitzaren banakako helburuak lortzea bermatuko duen egitura eraginkorra sortzeko ematen zaie aholkularitza.
Elkartearen funtzionamendu eta garapen zuzenaren balioztapen objektiboa egiteko adierazleak ere eskaintzen dira (teknikari titulatuen kopurua, materiala, instalazioen egokiera, ordutegi eta premien arteko koordinazioa, etab.).
Gipuzkoako Enplegu Institutu Nazionalak (INEM) enpresa sortzeko proiektuaren bitartez, berrikuntza eta enpleguko (B+E) leku-ekimentzat jo du gure enpresa. Hainbat erakunde, bai pribatu eta bai publikok eskatutako ikerketak egiten ditugu.
Ikerketa horiek gaur egungo Gipuzkoako gizartean dauden errealitate desberdinak islatzen dituzten kirol arloko gai interesgarriak jorratzen dituzte. Gainera, oinarrizko ikerkuntza-jarduna ere egiten dugu, jarduera fisikoa eta kirol-errendimenduarekin lotutako alorren ezagutza hobetzeko helburuz.
Gaur egun ez da inongo enpresa edo talderik Iceberg Taldeak garatuko duen lana egingo duenik eta, ondorioz, honek eskaintzen duena zerbitzu berriztatzailea da. Zerbitzu osokoa, kirolariarengan eragina duten alderdi guztiak biltzen dituena eta eskarmentu ongi frogatuan oinarritua.Kirol-modalitate desberdinetako eta enpresaren inguruan planteatzen den hainbat programatako (eskola-kirola…) teknikarientzako prestakuntza-ikastaroak egingo dira.
Azken urteetan ikastaro isolatutan gauzatutako prestakuntza-jardunak garatu dira eta, ondorioz, profesional horien prestakuntza-mailan izan duen eragina txikia izan da.
Enpresaren bitartez teknikarien ezagutza eta prestakuntza hobetzeko ikastaroak garatuko dira.